Euskera

Amaierako Zabalkunde-ekitaldia

Amaierako Zabalkunde-ekitaldia - Logo

HIGA! 2018rekin batera

Europako hizkuntza-aniztasunaren mosaiko aberatsak oso errepresentazio urria du baliabide digitaletan, eta EBko hizkuntza ofizialetan eskuragarri dauden zerbitzuetatik kanpo geratzen dira ia beti. Hizkuntza nagusietako hiztunekin alderatuta, EBko hizkuntza gutxituetako (HG) hiztunek aukera gutxiago izaten dute beren hizkuntza arlo digitalean erabiltzeko. Mundua gero eta digitalagoa den honetan, HGetako hiztun asko oso ataka gaiztoan daude: ‘hizkuntzaren eten digitala’ delakoari aurre egin behar diote, ezin baitituzte beren hizkuntzak garatu hizkuntza nagusien garapen digitalaren erritmo berean. Hizkuntza gutxituen garapen eta hornikuntza digitalaren abiada azkartzen ez den bitartean, hizkuntza horietako hiztunak gero eta marjinatuago eta baztertuago egongo dira, are gehiago gazteak hizkuntzaren arlo horretara erakartzea funtsezkoa dela kontuan izanik.

Digital Language Diversity Project (DLDP) proiektuak antolatutako ekitaldi honetan, zenbait tresnak eta material aurkeztuko ditugu hizkuntza-komunitateak ahalduntzeko eta presentzia zein erabilera digitala sendotzeko.

Behin-behineko Programa

Goizean

  • Zer da hizkuntzaren bizitasun digitala eta zergatik den garrantzizkoa?
  • Nola neurtu/ebaluatu dezakegu? (Hizkuntzaren Bizitasun Digitalaren Eskala & Azterketa)
  • Nola hobetu eta sustatu dezakegu hizkuntza gutxituen bizitasun digitala? (Biziraupen Digitalerako Kita)
  • Ekin diezaiogun lanari: hiztunak trebatzea. (Trebakuntza-programa)
  • Politika-garapena eta neurri praktikoak ‘hizkuntzaren eten digitala’ txikiagotzeko. (Bide-orria)

Bazkaria (DLDPren eskutik)

Arratsaldea

  • Saio Praktikoa: zure hizkuntzaren garapen digitala neurtu (ebaluatu), ekintzak planifikatu, trebetasun berriak eskuratu. PDF Icon

Data Garrantzitsuak

  • Maiatzaren 8tik bitartean: Izena Emateko Deialdia
  • Ekainaren 7a: Antolakuntzaren Onarpenaren Jakinarazpena
  • Ekainaren 18a: Parte-hartzaileen Bertaratze-baieztapena
  • Uztailaren 20a: DLDPren Amaierako Zabalkunde-ekitaldia

Izen-ematea

Ekitaldian parte hartzea doakoa izango da, baina izen-ematea beharrezkoa izango da.