Euskera

Inplementazioa

Proiektuaren jarduera nagusia behatzea izango da: hizkuntza gutxituen egungo aukera, hizkuntza horietan topa daitezkeen eduki digitalen eskuragarritasuna eta irisgarritasuna, eta, komunikabide eta tresna digitaletan hizkuntza erabiltzeko aukera; helduen irakaskuntzara zuzendutako prestakuntza programa baten garapena eta partaidetza, hau da, hizkuntza gutxituen eta eskualde-hizkuntzen hiztunak eduki digitalak sortzeko eta partekatzeko modu eraginkorrei buruzko programa. Jarduera horiek lankidetza bitartez, informazio- eta aholkularitza-ekintzen bidez gauzatuko dira proiektuaren jardueretan, birtualki eta proiektuaren webgunearen bidez. Jardueren helburu nagusia da praktika onen gomendio amankomunak lortzea eta etorkizuneko ekintzetarako aurreproiektu modukoa izatea, hizkuntza gutxituen presentzia digitala bermatzeko ekintzak burutzeko asmoz.

Emaitza intelektualen (intellectual outputs) garapenerako aurreikusitako jarduerak metodologikoki erlazionatuta daude. Prestakuntza-fasea, hizkuntza gutxituen eta eskualde-hizkuntzen erabilera eta erabilgarritasunari buruzko inkesta baten bidez egingo dena, tresna bat garatzeko abiapuntua izango da. Tresna horrek hizkuntza gutxituen eta eskualde-hizkuntzen bizitasun digitalaren maila neurtzeko balioko du eta edozein hizkuntzatarako baliagarria izango da. Gaitasun digital maila ezberdinek ekintza-mota, lanabes eta tresna ezberdinetara izango dute lotura, mailakatutako eta lehenetsitako gomendio gisa (“zer egin”).  Gaitasun digitalaren mailaren arabera, burutu beharreko ekintza-motak zein diren identifikatu ondoren, trebakuntza-programa bat garatuko da ekintza horiek nola burutu behar diren azalduz, gomendio zehatz eta erabilgarrien bitartez. 'Hizkuntza digitalaren biziraupen kit' edo erabilera digitala biziarazteko gomendio-multzoaren modularitatea trebakuntza-programan ere islatuko da. Izaera praktikoa izango du eta arrakasta-kasuak izango ditu osagai nagusi. Horrekin batera, eskolak eskainiko dira eta bertaratutakoek trebetasun digital berriak ikasteko aukera izango dute euren hizkuntza gutxituan.

Hainbat interesdunen kategoriak (hiztun indibidualak eta hiztunen komunitateak, ETEak, Eduki digitalen hornitzaileak eta IKTen garatzaileak, eta Policy Makers) 'bide-orri hizkuntza aniztasun digitalera' egituraren eta edukien berri emango dute, gomendio zehatz eta errealista batzuen bilduma Europako eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzak presentzia digital egokia bermatzeko.

Proiektuaren web-orria gune interaktibo gisa erabiliko da. Bertan, proiektuan sortutako material guztia eskuragarri egongo da; edozein norbanakok edo elkartek informazioa topatu ahal izango du DLDPko helburuen, oinarrien eta kontzeptuen inguruan. Zehazki, edozein bisitarik eskuratu ahal izango du informazioa proiektuan ikertuko diren hizkuntza gutxituen osasun digitalaren momentuko egoerari buruzkoa, baita beste hizkuntza gutxituei buruzkoa ere; maila pertsonalean edo kolektiboan aurrera eraman beharreko ekintzen inguruko gomendioak eta aholkuak aurkituko ditu, eta beste hizkuntza gutxietako hiztunekin konektatzeko aukera izango du.