Euskera

Nola Hartu Parte

Hizkuntza-aniztasun digitala sustatzea komunitatearen ekimen bat da. Helburu hori lortuko dugu baldin eta hizkuntza digitalaren eskubide- eta aukera-berdintasunaren ideiak ahalik eta hizkuntza gutxituen hiztun gehienekin partekatu eta sustatzen badira.

DLDPren ikuspegiarekin eta helburuekin bat bazatoz, proiektuan parte hartzeko hainbat modu dituzu:

  • hizkuntza gutxituko hiztun gisa, aktibista digitala edo hizkuntza-zalea den hiztun gisa, DLDP komunitatea hazten lagundu dezakezu Enbaxadore bihurtuz;
  • arlo hauetako profesionala bazara: hizkuntza gutxituen teknologia digitaletako edo/eta komunikabide- arloko profesionala baldin bazara, gure Aholkulariak bat izan zaitezke boluntario gisa;
  • proiektu, erakunde baten ordezkaria bazara, edo, DLDPren helburuekin bat datozen ekimenen bat ordezkatzen baduzu, proiektu honen edo Antzeko Ekinbideak egitea proposatu dezakezu.

Gustura entzungo ditugu interakzio eta elkarlanerako beste aukerak. DLDP komunitatea hazten laguntzeko ideiarik baduzu, idatz iezaguzu!