Euskera

Proiektua

DLDPren eginkizuna da Europako hizkuntza gutxituen iraunkortasuna mundu digitalean bermatzea, horretarako hiztunak ahalduntzea du helburu, edukiak beren hizkuntza gutxituan sortzeko eta partekatzeko ezagutza eta trebetasunak garatuz.

Epe laburrean, hizkuntza-aniztasun digitalaren (Digital Language Diversity, DLD) proiektuaren helburuak honako hauek dira.

Survey


Europako hizkuntza-aniztasun digitala zehazten duen inkesta gauzatzea, zehazki, Europan hitz egiten diren lau hizkuntza gutxitu hauen gaitasun digitala: euskara Espainian, bretoiera Frantzian, kareliera Finlandian eta sardiniera Italian.

Training


Europa osoan aplikatu daitekeen trebakuntza-programa, hizkuntza gutxituen hiztunei zuzendua, eduki digitalak eta hizkuntza-irakaskuntza materialak euren hizkuntzetan ekoizten laguntzeko.

Kit


Gomendio sendo, argi eta egingarriak eskainiko dira hizkuntzaren beharren eta egin daitezkeen ekintzen inguruan hizkuntza "digitalki martxan" jartzeko: erronkak eta zailtasunak zein diren, lehen ekintzak zein arlotan bideratu behar diren, zein tresna dauden erabilgarri; gomendioak 'hizkuntza digitalaren biziraupen kit' deituriko izenekoaren bidez emango dira, funtsean erabilera digitala biziarazteko gomendio-multzoa izango da. Proiektu honetan parte hartzen ez duten beste hizkuntza batzuren gaitasun digitala neurtzeko autoebaluazio-tresna bat ere eskainiko da.

Roadmap


Bide-orri bat, arduradun politikoen eta interes-taldeei zuzendua, erronka instituzional eta teknologikoak zehaztuko dituena eta proposatutako irtenbideak bidea egiten joateko gailu digitaletan Europako hizkuntza guztien erabilera hedatuagoa izan dadin.

Hizkuntza gutxituen eduki digitalak sortzeko aukera intelektualak eta praktikoak sortzeak aurreikus daitezkeen hainbat onura izan ditzake:

  • Europako hizkuntza-aniztasun digitala handitzen laguntzea;
  • estrategia orokor baten diseinu eta garapenerako ekintzaile digitalen, eduki-ekoizleen, teknikarien eta politikarien aliantza (edo "aliantza") sustatzea, hizkuntza gutxituak biziberritzen lagunduko duen belaunaldi berri baten oinarria sortuko duena;
  • software-garatzaileentzat, ETEntzat (Enpresa Txiki eta Ertainak) eta industriarentzat beharrezko baldintzak sortzea, azken belaunaldiko produktuak eta zerbitzuak hizkuntza gutxituetan erabili ahal izatea sustatzeko (adibidez, azpitituluak, interfaze lokalizatuak, sare sozialak, zuzentzaile ortografikoak, teklatuak, bideo-jokoak, etab.);
  • hizkuntza gutxituen erabilera testuinguru zabalagoetan bultzatzea, eta zeharka, haien babesa eta biziberritzea sustatzea.